2014/04/02



IKASTAROA
2  minutuko BIDEOA nola grabatu eta editatu irakatsiko digute.


Barakaldoko Gazte Bulegoan (2 orduko) saioa
Apirilaren 22 eta 25 bitartean, arratsaldean.

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.
Izena emateko: Gazte Bulegoan.

2014/03/11


DESENTXUFATUAK


MARTXOAK 26, 18:30ean

BARAKALDOKO HIZKUNTZA ESKOLAN


“Ez Dok Hiru” antzerki taldeak “Desentxufatuak”  lan komikoa aurkeztuko du MARTXOAREN 26ean, arrtsaldeko 18:30ean BARAKALDOKO HIZKUNTZA ESKOLAN. Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek parte hartzen dute euskarazko antzezlan honetan. Ikuskizunak euskara eta sexuaren arteko harremanak erakusten ditu. Talde honek aspaldi arrakasta handiz aurkeztutako “Euskara Sencilloaren Manifestoa” eta “Larruaizetara” lanak berreskuratu eta horietako atalik onenak bildu dituzte beste honetarako.

Ikuskizun honetan galdera batzuk luzatzen dituzte: Zer egiten duzu dagoeneko ez duzula balio esaten dizutenean, gizarteak albora uztean? Nola egiten diozu aurre azken aurrerakuntza teknologikoak nagusi diren munduari telebista zahar bat baino ez bazara?

2013/03/06

KRISIA esan nuen Barakaldon eta ni baino lehenago zen berton


JOSEBA BARANDIARAN ekonomialaria  BARAKALDOKO HIZKUNTZ ESKOLAN izango dugu. Bizi dugun krisiak orain arteko bizitzeko modua hankaz gora jarri du. Etorkizunean zer espero behar dugun, aldaketak nondik datozen eta abarrez hitz egingo du Josebak.
Guztion galderak eta iradokizunak eskertuko ditugu MARTXOAREN 14an izango den hitzaldian. Ordura arte, beraz.

BARAKALDOKO ANTZOKIA bisitatzeko aukera ederra

HONA HEMEN HURRENGO BISITAK:
Martxoak 13 arratsaldeko 16:00etan
Martxoak 13 arratsaldeko 18:30ean
Martxoak 14 goizeko 11:30ean